2020/11/24

Napoleon Bonaparte -Errusiako porrota-

1812tik aurrera Napoleonen erorialdia hasiko zan Errusiako kanpainiagaz. Bourgogne sargentoaren memoriatan oinarritutako dokumental parebakoak dekozuen berton. 

La Campaña De Rusia 1, La Batalla Del Moskova

La Campaña De Rusia 2, La Batalla Del Berezina






Napoleon Bonaparte -laburpen bideoa-

 La cuna de Halicarnaso kanaleko bideo labur honetan, Napoleon Bonaparteren informazio interesgarria topatuko dozue.



2020/06/21

Pelikulak eta serieak

Zineagaz disfrutatzen badozue edo serieak ikusten badozuez, hona hemen garai historiko ezberdinetan girotutako pelikula eta serie zerrenda bat.



2020/05/20

Vietnam-go Gerra

Vietnam.- El Secreto De La Guerra


"Los archivos perdidos" History Channel

8 kapituluak

"La Guerra de Vietnam" Ken Burns eta Lynn Novick

Netflix-en ikusgai



2020/05/19

Kubako Iraultza

“La Revolución Cubana” History Channel

Che Guevarak Nazio Batuetan emondako diskurtsoa.
Misilen krisiaren analisia.

Fidel Castroren hitzaldia Nazio Batuetan.

Misilen Krisia

2020/05/18

Berlineko Harresia

“La caída del muro de Berlin” History Channel
“Berlin: El arte de la evasión “ Alpha Zoulou Films
“Berlin Wall 30 years on: Street artists create new graffiti”


2020/04/30

GERRA HOTZA

Bigarren Mundu Gerraren ostean, Europak nagusitasuna galdu eban eta 1945etik aurrera, Amerikako Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna izango ziran potentzia hegemonikoak.  
Mundua bi bloketan banatuta gelditu zan. Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka etorriko zan aurrerantzean, komunismoaren eta kapitalismoaren arteko gatazka luze honi, Gerra Hotza deitu jakon. 
Alemaniaren banaketa, Berlin-go harresia, Kuba-ko Iraultza eta Misilen Krisialdia, Vietnam-go Gerra, Korea-ko Gerra eta lasterketa espaziala be ikusiko doguz. 


Alemaniaren banaketatik Misilen Krisirarte:

Vietnam-go Gerratik Berlin-go harresia bota arte:




 




 












2020/04/28

Filmoteka historikoa

Zuek eta BATX1eko ikasleak egindako Filmoteka historikoa ikusgai dekozue. Pelikula asko ikusi dozuez eta fitxa tekniko itzelak egin dozuez. 

Kritikak irakurtzeko aukera dekozue portadatan klikatuz.



2020/03/31

Bigarren Mundu Gerra

Bigarren Mundu Gerraren batxillergoko txostenaren azalpen bideoak egin deutsuedaz zuen kabuz ikasi ahal izateko. Espero dot baliagarriak izatea. 

ARRAZOIAK


GERRAREN FASEAK

ONDORIOAK


2020/03/27

Bigarren Mundu Gerra

Bigarren Mundu Gerra

1939ko Irailaren 1ean Hitlerrek Polonia inbaditu ebanean Bigarren Mundu Gerra hasi zan ofizialki, baina gehiago jakin gura badozue, hemen dekozuez hainbat dokumental ikusgai.

MAPA KONTZEPTUALA EGITEKO LABURPEN BIDEOA:


“La cuna de Halicarnaso”: La segunda Gerra Mundial

APOCALIPSIS: LA SEGUNDA GUERRA MUNDIAL (National Geographic)



1.go kapitulua
Erasoa

2.kapitulua
Garaipen azkarra

3.kapitulua
Eztanda

4.kapitulua
Inflexio puntua

5.kapitulua
Lur-hartze handiak

6.kapitulua
Amesgaizto baten bukaera


2020/02/19

Errusiako Iraultza

ERRUSIAKO IRAULTZA ETA SESB

1917an Errusia Lehen Munduko Gerratik erretiratu egin zala ikasi dogu, baina zergaitik?

Errusian Tsarrak agintzen eban era guztiz autoritario eta totalitarioan. Erdi Aroko sistema feudala bizirik mantentzen zan bitartean, errusiarren gehiengoa (nekazariak) pobrezian bizi zan, eta horrez gain, Gerra Haundian soldaduak eta lurralde asko galtzen egozan .

Egoera kaotiko honetan agertuko zaigu Marxismoaren ideologiaren itzelezko indartzea, boltxebikeak eta gaian landuko dogun moduan, Lenin jarriko da Nikolas II.aren ordez Errusiako agintari moduan.
Partidu Komunista jarriko da gobernuan, eta SESB-ren sorrera ikusiko dogu laster. Lenin-ek, Sobietetan antolatutako gobernua jarri gura dau Errusian, eta proletalgoaren diktadura antolatuko gurako dau.

Iraultzaren dokumentalak berton ikusi daikezuez:
Errusiako Iraultza kolorean



         1-"Askatasuna eta itxaropena"   

2-"Beldurra eta paranoia"

Stalinek eta Trotsky-k Leninen kargua hartu nahiko dabe ideologo nagusia hil ostean, baina zoritxarrez lehenengoak lortu eban. Stalinen garaian diktaduraren antzekoa izan zan gobernu latza ikusiko dogu, opozizioa eta kontrako ideiak dituztenen artean purgak edo garbiketak eginaz.








 









2018/05/18

1917ko Iraultza biak

Otsailekoa era espontaneoan emon zan biana urrikoa ondo antolatuta egoan, eta dokumental honek ederto azalduko deutsu

2016/11/15

Amerikako Iraultza

Amerikako Iraultzaren bideoklipak egin doguz aurten, Historia eta Ingelesa uztartuz. Ikasleek, eurek aukeratutako abestia moldatu behar izan dabe, gaiaren ideia garrantzitsuenak azalduz. Hona hemen adibide batzuk.
















2016/03/08

AUSTRALIAR ABORIGENAK IKASTOLAN

Inperialismo britainiarrak Australian egin ebazan sarraskiak eta gehiegikeriak ezagutzeko aukera izan dogu Ikastolan. Australiar aborigenak etorri jakuz bisitan, eta euren kultura, artea, musika eta dantzak ikusi doguz gure ikasleentzako ahaztezina izan dan erakustaldian. Hona hemen bideoa eta argazki batzuk.