2012/09/26

Absolutismoa zan Europako Aintzinako Erregimenean nagusitzen zan sistema politiko nagusia. Monarkak jainkoaren eskubidea zeukan potere guztia izateko; politikoa, ekonomikoa, militarra, judiziala,...


Errege eta enperatzaileek gobernatuko Europa hau kritikatuz, Ilustrazioa sortu zan. Argien mendea edota Arrazoiaren garaia ere deitua, Ilustrazioak aurreko sistema politiko autoritarioen kontra eta estamentuzko gizartearen kontra egin eban arrazoian oinarrituz, eta Entziklopediaren papera ezinbestekoa izan zan horretarako. Hasieran Diderot eta D´Alembert izan ziran sustatzaileak baina 200 pentsalaritik gora batu ziran laster, Zientzien, Arteen eta ogibideen hiztegi arrazoitua osatuz.

Monarka askok absolutismoaren eta Ilustrazioaren ideiak batzeko saiakerak egin zituzten, baina herria kontutan hartu gabe gobernatzen jarraitzen zuten. Erregeok, eguneroko erabakiak era autoritarioan hartzen zituzten eta errealitatean absolutismoaren bidetik jarraitzen zuten. Horregaitik deritzogu gobernu forma honi  Despotismo Ilustratua eta printzipio honetan oinarritzen zan: "guztia herriarentzat baina herririk gabe".












Karlos III.aren erretratua eta bere gortea.      

2012/09/18

Ongi etorriak Begoñazpi Ikastolako DBHko laugarren mailakoen blog-era.

XVI eta XVII. mendeetako Europako monarkia absolutisten garaian hasi dogu kurtsoa eta Bigarren Mundu Gerrarekin bukatzeko asmoa dogu.
David Hockney pintore britaniarrak egin eban moduan, geuk ere denbora lerroa osotuko dogu danon artean baina historiaren aspektuak landuz.

Aurten Bilboko Guggenheim Museoan bere lanak erakusgai dituen artista honen maisulanak ezagutzen ez dituenentzat, hona hemen bere web orriko link-a eta Bilbon egindako argazkiren bat.