2013/01/31

 PINTORE ERROMANTIKOAK:

-EUGENE DELACROIX
"Askatasuna herriaren gidari" artelana askotan ikusi dozue baina era honetan zihur ezetz!


-TURNER
Bideo hontan ikusi daikezue Turner paisaigile ingelesaren margolan itzel baten azalpena. Esklabuentzako itsasontzi bat margotzen dau kasu hontan, eta ikusten dozuen moduan, estilo berezia dauka bere margolanak egiterakoan. Sentimenduen eta grinaren eragin zuzena daukate pintore erromantikoek, baina Turner-ek indar propioa daukala esango nuke.


-FRANCISCO DE GOYA Y LUCIENTES
Honako bideo honek Goyaren lan ikusgarrienaren azalpena emongo deusku, "Saturno semea jaten", etagogoratu ingelesez azpitituluak jartzea posible dala !



PINTORE ERREALISTAK:
-MILLET:



-COURBET:


  "Ornans-eko lurperatzea" lanean ikus daikeguz Errealismoaren ezaugarri garrantzitsuenak.

2013/01/23



Kaixo, web orrialde honetan bisita birtualak egiteko aukera eukiko dozue. Florentziaren adibidea jarri deutsuet baina Erroma edota Beijin ere bisitatu leikezue, disfrutatu etxetik urten barik.

2013/01/11

Laugarren gai honetan Iraultza Industriala eta honek ekarri eban egoera berria aztertuko dogu. XVIII.mendean Ingalaterran emondako Iraultza hau, XIX.mendean mundutik hedatu zan. Lehendabizi Belgika, Alemania eta Frantziatik eta geroxeago Estatu Batuetara eta Japoniara ere.

Nekazal munduan ikusi zan lehendabiziko Iraultza , eta honek eragin zuzena izan eban, hirien eta industria munduaren gorakada alegia. Nekazal teknika berriak, labore barriak, ureztatzeko sistema barriak, lanabes barriak,... agertu ziran XVIII. mendeko Ingalaterran.

Rotherham goldea
Artoa eta patata izan ziren labore barrien artean garranzisuenak
"Seed drill", haziak ereiteko makinaren planuak, Jethro Tull-ek asmatu ebana



Guzti honek, nekazal munduari ikaragarrizko aurrera pausua ekarri zion. Langile asko eta asko hirietara joan zan lan bila eta fabriken benetako gorakada etorriko zan, bizitzeko era berriak eta gizarte barria sortzen joango dalarik.









  
Langilen artean gaztetxoak egozan
"Spinning Jenny", iruteko makina, James Hargreaves-ek asmatua

 Watt-en lurrun makinaren garrantzia sekulakoa izan zan. Oihalgintzan eta sidrurgian erabiltzen hasi zan, eta laster garraioetan ere.

James Watt lanean

 G.Stephensonen The Rocket, lehendabiziko trena

 Robert Fultonen Clermont lurrunontzia

Egoera barri honek, pentsakera politiko-ekonomiko eta kontzientzia sozial berrien sorrera ekarriko eban, hala nola sindikalismoa, Trade Unions-en bitartez. Proletarioen lan eta bizi baldintzak hobetzeko asmoz, manifestaldiak eta grebak egiten hasi ziran eta egoera hau, komunismoa eta anarkismoaren aurrekaria izango da.

Proletarioak hitzaldian





Karl Marx eta Friedrich Engels


Anarkismoaren sorrera ere emango da Bakunin eta Phoudom-en eskutik


HEMEN DAUKAZUE GURE LAGUN TARANTINOK EGINDAKO AURKEZPEN BIKAINA.
IRAULTZA INDUSTIALAREN ARRAZOIAK ETA ERAGINAK AZALZEN DEUSKUZ ERA DIBERTIGARRI ETA AZKARREAN