"Askatasuna herriaren gidari"1830,
DELACROIX, Eugène

Erdu geugaz Europa absolutistatik hogeigarren mendera !


2013/01/11

Laugarren gai honetan Iraultza Industriala eta honek ekarri eban egoera berria aztertuko dogu. XVIII.mendean Ingalaterran emondako Iraultza hau, XIX.mendean mundutik hedatu zan. Lehendabizi Belgika, Alemania eta Frantziatik eta geroxeago Estatu Batuetara eta Japoniara ere.

Nekazal munduan ikusi zan lehendabiziko Iraultza , eta honek eragin zuzena izan eban, hirien eta industria munduaren gorakada alegia. Nekazal teknika berriak, labore barriak, ureztatzeko sistema barriak, lanabes barriak,... agertu ziran XVIII. mendeko Ingalaterran.

Rotherham goldea
Artoa eta patata izan ziren labore barrien artean garranzisuenak
"Seed drill", haziak ereiteko makinaren planuak, Jethro Tull-ek asmatu ebana



Guzti honek, nekazal munduari ikaragarrizko aurrera pausua ekarri zion. Langile asko eta asko hirietara joan zan lan bila eta fabriken benetako gorakada etorriko zan, bizitzeko era berriak eta gizarte barria sortzen joango dalarik.









  
Langilen artean gaztetxoak egozan
"Spinning Jenny", iruteko makina, James Hargreaves-ek asmatua

 Watt-en lurrun makinaren garrantzia sekulakoa izan zan. Oihalgintzan eta sidrurgian erabiltzen hasi zan, eta laster garraioetan ere.

James Watt lanean

 G.Stephensonen The Rocket, lehendabiziko trena

 Robert Fultonen Clermont lurrunontzia

Egoera barri honek, pentsakera politiko-ekonomiko eta kontzientzia sozial berrien sorrera ekarriko eban, hala nola sindikalismoa, Trade Unions-en bitartez. Proletarioen lan eta bizi baldintzak hobetzeko asmoz, manifestaldiak eta grebak egiten hasi ziran eta egoera hau, komunismoa eta anarkismoaren aurrekaria izango da.

Proletarioak hitzaldian





Karl Marx eta Friedrich Engels


Anarkismoaren sorrera ere emango da Bakunin eta Phoudom-en eskutik


HEMEN DAUKAZUE GURE LAGUN TARANTINOK EGINDAKO AURKEZPEN BIKAINA.
IRAULTZA INDUSTIALAREN ARRAZOIAK ETA ERAGINAK AZALZEN DEUSKUZ ERA DIBERTIGARRI ETA AZKARREAN

No hay comentarios:

Publicar un comentario