2015/11/04

BILBO ZAHARRA

Azken urteeran Bilbo Zaharra ezagutu dogu barru barrutik. Mariaren bihotzaren plazan, San Frantziskoko udaltegian, Javier Franco arkeologoak antolatutako Haizeolak erakusketa bisitatu dogu eta beragaz batera, Miribillako San Luis meategira sartu gara.
Urteera aprobetxatuz eta lantzen ari garen Gelatik Museora proiektuan beste pausu bat emonez, Bilboko Berreginen Museoa bisitatu dogu, eta baita museoaren biltokiak ere.
Hona hemen eguneko argazki batzuk:












2015/09/11

1.go Gaia: Antzinako erregimenaren bukaera eta Iraultzen Garaia

Argazkian klikatu lehenengo gaiko apunteak deskargatzeko.


"Askatasuna herriaren gidari" 
Eugène Delacroix, 1830
Olio pintura mihisean (2,60m x 3,25m)


2015/06/09

ARTEOLOGIA PROIEKTUA

Aurtengo proiektua ezagutu gura dauenak, BERTAN klikatu leike eta gure lanak ikusteko aukera izango dau. Arkeologoek historian zehar aurkitutako objetuen erakusketa antolatu dogu Ikastolan eta horretarako objetu historikoak berregin behar izan doguz.

Mazedoniako Filipo II.aren Larnax-a eta Koroa egin gura badozue, bertan daukazue tutoriala.
Sara, Anne, Naroa, Nerea eta Anek egindako lanari esker, Alejandro Handiaren aitaren objetu pertsonalak berreskuratu doguz.


 ARTEOLOGIA