2013/04/21

LEHEN GERRATE MUNDIALA EDO GERRA HAUNDIA
Askotan ikusi doguz lubakietako edo "trintxeratako" irudi gogorrak telebistan edo zinemetan. Zeluloidearen munduan maisua izan dan Stanley Kubrick-en "Paths of Glory" filmak ederto erakusten deuskuz Gerra Handiaren egunerokoak. Pertsonai batzuk benetako datu historikoetan oinarrituta dagoz, ezetz topatu! Txuri baltzeko zinemaren historian bere lekua egin dauen filma ikusi nahi badozue, hona hemen eszena batzuk.



GERRA HAUNDIA KOLOREZ BETEA!
Beti ikusi dogu Lehen Mundu Gerra txuri baltzean baina guda sufritu zutenek, trintxeran odola emondakoek eta haien familiakoek, errealitatea gure moduan ikusten zuten, kolorez alegia. Dokumental honek, Gerra Haundiaren betiko irudiak erakusten deuskuz, baina koloreztatuta dagoz eta honek beste era batera hurbilduko gaitu lubakietara. Sei atal daukaz dokumentalak eta seguru nago Gerraren sentipenak hobeto bereganatzeko eta ulertzeko balioko deuskula.

2013/04/19

EXCHANGE PROGRAMME 2013 Holandatik eta Txekiatik etorritako ikasleekin aste honetan zehar hainbat ekintza egin doguz. Bilbotik tourra egin deuskue gure ikasleek, Gaztelugatxeko kanpaia jo dogu, Pobaleko burdindegian taloak egin eta jan doguz eta Sopuerta Abenturako aritz eta pinaburuen gainetik be ibili izan gara. Hona hemen aste hontako argazkiekin egindako bideoak.