Bilboko Metro Historikoa

Ikasturte barria hasi dogu eta betiko lez, dbh4.mailako ikasleek historian oinarritutako proiektu bat egingo dabe. Aurten, Bilboko eta Bizkaiako historia lantzeko asmoagaz eta Unesco etxearen babespean, gure historiaren erakusketa antolatu gura dogu Bilboko Metro Historikoan.

Ikasleen helburu nagusia, Bilboko museo eta erakunde ezberdinak elkarlanean jartzea izango da, danon artean Metro geltoki ezberdinetan aro historiko ezberdinen erakusketak antolatu ahal izateko.
Arkeologoen moduan, lur-azpira jo beharko dogu gure aztarnak ezagutzeko.

Milaka eta milaka erabiltzaile ditu egunero Metroak eta gure ikasleen lana, hiriko gure museoak bertara eroatea izango da. Museo sare bat osatu gura dogu, gure Historia, Kultura eta Artea 
kalera ataratzeko, beno.... lur-azpira.


Argazkan klikatu proiektuaren txostena irakurri gura badozu!

1.go pausua: Ikerketa eta ideia batzea

Proiektuagaz hasteko, munduko Metro ezberdinetan egindako iharduera kultural ezberdinak ikertu behar dozuez, eta aurkezpen batean, bildutako informazio guztia erakusgai jarri beharko dozue. Datorren astean klase bukaeran entregatu beharko dozue egindako lana.

Horrez gain, taldekideen rolak be zehatu beharko dozuez: idazkaria, bozeramailea, sormen arduraduna eta historialaria.
2.pausua: Bizkaiko historiaurrea

Bigarren pausu honetan, historiaurrea ikertu behar dozue. Non dagoz kobazulo ezagunenak? Ze arte adierazpen ezagutzen dozue? Arkeologoek aurkitutako objetuak non dagoz gaur egun?
Galdera honeek erantzuteko, taldeko ikerketa lana egin beharko dozue, eta Bizkaiko historiaurrea aztertu eta gero, datorren asterako, niri bidali behar deustazue zuen ikerketa.
Museo ezberdinetan dagozan objetuak ikertu, eta zuen erakusketa nolakoa izan behar dan planteatu behar dozue, animo!
3.pausua: Antzinaroa Bizkaian

Idazkera asmatu zanetik erromatarren erorialdirateko garaia da Antzinaroa. Erromatarrak Bizkaiararte heldu ziran eta alkarbizitza nahiko baketsua izan genduan. Hirugarren erakusketa honetan, Antzinaroko Bizkaia aztertu beharko dogu. Bertoko tribuak ezagutuko doguz eta erromatarrekin eukitako harremanak. Nola jarriko dozue erakusgai zuon ikerketa?

4.pausua: Bizkaiko Erdi Aroa

K.o. V. mendetik XV.erarteko Bizkaia aztertuko dogu 4.pausu honetan. Bisigodo eta frankoak sarritan saiatu ziran Bizkaira sartzen eta ez eben lortu, gure independentzia mantendu gendualarik. Halanda be, Iruñeko eta Gaztelako erresumen barne egon gara garaiaren arabera, eta gure Foruen zina Gernikako arbolaren azpian egiten genduan. Donejakue erromes bidea be bertotik igaro izan da hasikeratik eta honek erromanikoaren eta geroago gotikoaren etorrera ekarri eban leku askotako erromesekin batera. 
Oinaztar eta ganboatarren arteko "bando gerrak", artea, bizimodua, Bilboren fundazinoa,... zer gura dozue ikertu?

No hay comentarios:

Publicar un comentario