"Askatasuna herriaren gidari"1830,
DELACROIX, Eugène

Erdu geugaz Europa absolutistatik hogeigarren mendera !


2013/05/21

1929, DEPRESIO HAUNDIA
Hona hemen 1929 ko Wall Street-eko krisiari buruzko irudi eta bideo lagungarriak.
1920.hamarkada zoriontsuan, Ameriketako Estatu Batuetako ekonomiak gorakada itzela euki eban. Lehen Mundu Gerran garaile irten zan AEB eta honek ekonomikoki eragin positiboa euki eban industrian, kanpo merkataritzan eta batez be, burtsan. Akzioak erostea inbertitzeko era zihurra zan garai hartan, banketxeek diru laguntzak era errazean ematen ebezan eta kale erdian be, burtsan jokatzea posiblea zan, kreditu eta prestamoak eskuratzeko aukera ugari egozalako.
Happy Twenties delakoaren bukaera laster etorriko zan, hain zuzen be, 1929ko Urriaren 24an, "eguen beltzan" deitutakoan. Konfidantza galdu zan bapateko kolpe gogorrean eta herritarrek euren inbertsioak egun bakarrean galdu ebezan, sekulako krisiari hasiera emonez.
Gaur egun be, antzeko berriak irakurri leikeguz egunero eta egia esateko, gaurko krisia 29koarekin konpara leikegu.














No hay comentarios:

Publicar un comentario