"Askatasuna herriaren gidari"1830,
DELACROIX, Eugène

Erdu geugaz Europa absolutistatik hogeigarren mendera !


2013/05/07

ERRUSIAKO IRAULTZA ETA SESB

1917an Errusia Lehen Munduko Gerratik erretiratu egin zala ikasi dogu, baina zergaitik?

Errusian Tsarrak agintzen eban era autoritario eta totalitarioan. Erdi Aroko sistema feudala bizirik mantentzen zan bitartean, errusiarren gehiengoa (nekazariak) pobrezian bizi zan, eta horrez gain, Gerra Haundian soldaduak eta lurralde asko galtzen egozan .

Egoera kaotiko honetan agertuko zaigu Marxismoaren ideologiaren itzelezko indartzea.
Boltxebikeak eta mentxebikeak ikusiko doguz, eta gaian landuko dogun moduan, Nikolas II.aren ordua bukatu egingo da. Honen ordez, Lenin jarriko da Errusiako agintari moduan, 1917an iraultza burutu ostean.
Partidu Komunista jarriko da gobernuan, eta SESB-ren sorrera ikusiko dogu laster. Lenin-ek, Sobietetan antolatutako gobernua jarri gura dau Errusian, eta proletalgoaren diktadura antolatuko dau.

Stalinek eta Trotsky-k Leninen kargua hartu nahiko dabe ideologo nagusia hil ostean, baina zoritxarrez lehenengoak lortu eban. Stalinen garaian diktaduraren antzekoa izan zan gobernu latza ikusiko dogu, opozizioa eta kontrako ideiak dituztenen artean purgak edo garbiketak eginaz.

















1 comentario: